XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HERETIKOEN KONTRAKO PERTSEGIZIOA KULTURA XIII. mend.

XIII. mendeko heretikoen aurkako pertsegizioaz ari da dokumentu hau.

Kristautasunaren hasieratik bertatik hasi ziren heresiak, eta, Elizan benetako doktrinaren desbiderazioak zirenez, Kontzilioetan kondenatzen ziren.

Doktrinaren garbitasuna zaintzeko, horretarako Erakundeak sortu ziren, Inkisizioa batipat.

Heretikoak, arrisku sozial bezala, bortizki zigortuak izan ziren Erdi Aro kristauan.

Parrokia bakoitzean apaiz bat edo hiru laiko izendatuko dira heretikoak arretaz bila ditzaten.

Susmo txarreko etxeetara joango dira, bazter guztiak miatuz.

Heretikorik edo hauen babeslerik aurkitzen badute, behar diren neurri guztiak hartuko dituzte aldegin ez dezaten, eta leku hartako gotzainaren eta jaunaren aurrean salatuko dituzte.

Heretiko bat aurkitzen deneko etxea suntsitua izango da.

Inor ez da heretiko bezala kastigatua izango, aurrena eliz auzitegi batek juzgatua izan gabe.

Okerra beren kabuz zapuzten duten heretiko guztiek bina gurutze eramango dituzte, ondo ikusteko moduan.

Ez zaie kargu publikorik emango eta legezko ekitaldietara ere ez dira ametituak izango, nola eta Aita Santuak erabat lehengo eskubideak itzultzen ez dizkien.

Hurrenez hurren hamalau eta hamabi urte baino gehiago dituen edozein gizon-emakumek heresia oro behar du ukatu.

Berebat zin egingo du, fede katolikoa gordeko duela, eta heretikoak bere ahalaren neurrian pertsegituko eta salatuko dituela.

Urtean hirutan egingo dute denek aitortu eta jaunartu.

Hau egiten ez duena heresi susmopeko izango da (TOLOSAko KONTZILIO BATEK, XII. mend.).

Kontzilioen zeregin nagusietako bat kristau-sineskizunen garbitasuna eta fede-altxorra gordetzea izan da.

Kontzilio orokor ekumenikoen ondoan, eskualde eta probintziatakoak ere bildu izan dira, horretarako: batipat lekuan lekuko disziplina-arazoak begiratzen dituzten azken hauek.